Santelmoak 2022

Olagarro zoparekin indarberritzen San Telmo bigarrena egunean

Juan Luis Romatet 2022ko api. 26a, 16:00

San Telmo jaietako lehen asteburua igarota, datorren asteburuan egingo diren repetizioei begira jarri dira zumaiar asko. Indarrak berreskuratu behar direla eta, gaur bertan jarri dira batzuk lanean, herriko elkarte batzuetan eman duten olagarro zopa platerka bat janda.

San Telmo bigarrena eguna da gaur, eta ohiturari jarraituta, herriko elkarte batzuetan olagarro zopa eman dute gaur. Erribera kaleko Inpernupe eta Pulpo elkarteen kasua da. Eguerdi partean hasi dira herritar zein bisitari batzuk elkarte horietara hurreratzen, mahaian eseri, eta zopa platerka bat dastatzeko. Izan dira tuperrean zopa apur bat etxera eraman dutenak ere.