Santelmoak 2022

[BIDEOA] Jende ugari izan da San Telmo eguneko prozesioan

Gorka Eizagirre 2022ko api. 25a, 17:13

Bi urteko hutsartearen ondoren, gaur berriro egin da San Telmo eguneko prozesioa parrokia eta San Telmo Ermita artean. Jende ugari gerturatu da ekitaldian parte hartzera, eta Zumaiako Musika Bandaren laguntzarekin egin dute bi eliza hauen arteko bidea.