Santelmoak 2022

Musika, kirola eta festa giroa GKSren eta IAren gunean

Baleike 2022ko api. 25a, 13:03

Gazte Koordinadora Sozialistak eta ikasle Abertzaleek egitaraua prestatu dute San Telmo jai hauetarako. Lehen asteburuan, pilota partidak eta musika saioak izan ditute Beheko plazan prestatutako gunean.

Larunbat arratsaldeko eguraldi aldaketak arazo bat edo beste eragin bazituen ere, festa giroa nagusitu da GKSk eta IAk Beheko prestatu duten gunean. Ostiral arratsaldean Odieta frontoian jokatutako pilota partidek eman zioten hasiera bi talde hauek antolatutako egitarauari: pala egokituko partida eta afizionatuen mailako esku pilota partida izan ziren ostiral arratsaldean. 

Larunbat gauean, berriz, musika saioak izan ziren Torreberriko aterpean. Bassagain Sound Systemen saioaren ondoren, Murxi, Goiko eta Loti DJen txanda izan zen.

Argazkiak: Aitor Tena Eizagirre.