Madrilen izapidetzen ari diren Enplegu Pentsioen Planak Sustatzeko Lege Proiektuari buruzko dokumentu bat eman diete gaurko ekintzara bertaratu direnei. Lege-Proiektu honen aurkako iritzia eman dute, "izan ere, aurrera eginez gero, Pentsioen Sistema Publikoa ahuldu egingo da ekarpen sozialen zati handi bat Bankuek eta Aseguru Pribatuek kudeatuko dutelako, eta biztanle behartsuenak kanpoan utziko dituen Sistema bat bihurtuko delako".