Korrika hauspotu dute euskara ehunka zumaiarrek

Maria Maya Manterola 2022ko api. 8a, 05:30

Ezohiko orduetan iritsi da 22. Korrika herrira. Baina zumaiarrek ez dute zalantzarik egin; ehunka izan dira euskararen alde lasterka egitera atera diren herritarrak. 

22. Korrika goizeko 3:00etan sartu da Zumaian, Narrondotik barrena. Gauez iritsi da herrira, baina zumaiarrek ez dute zalantzarik egin euskararen aldeko ekimenean parte hartu eta euskarari beren bultzada emateko. 

Txomin Agirre kaiatik iritsi da Amaia plazara, eta han itzulia eman ondoren, Erriberatik Patxita Etxezarretara egin eta Getariarako bidea hartu du. Zumaiako elkarte eta eragileek kilometro ugari egin dituzte, eta eskuz esku eraman dute lekukoa, herritar andana atzean korrika zutela. 

Korrikan parte hartu duten herritar batzuen adierazpenak bildu ditugu bideo honetan. 

Erlazionatuak

Zumaiako herriak bat egin du Korrikarekin

Juan Luis Romatet 2022 api 08 Zumaia