Sagardoa, saiheskiak eta musika Korrikari ongietorria emateko

Juan Luis Romatet | Maria Maya Manterola 2022ko api. 7a, 21:43

Gaueko 3:00ak aldera pasako da Korrika Zumaiatik. Narrondon hartuko dute herriko talde eta eragileek lekukoa, eta Getarian, Kamineroak pasatuta, emango diete getariarrei. 

Kalea girotu nahian, Kofradian saiheskiak eta sagardoa eman zaie bertaratu diren guztiei. Inpernupe Kultur Elkartea arduratu da ekintza honen antolaketaz. Musika ere ez da falta izan; ZuTrik taldeak trikitixa doinuekin blaitu ditu kaleak, eta iluntze partea DJ Bullen saioa izan da.