Korrikaren aurreko orduak girotzeko egitaraua antolatu dute biharko

Baleike 2022ko api. 6a, 13:42

Bihar gauean pasako da Korrika Zumaiatik. Hori dela eta, bihar egun osorako egitaraua antolatu dute, zumaiarrok Korrikari behar duen ongietorria emateko giroa sortzeko.

Goizean Korrika Txikia egingo da, Martxoak 8 plazatik (Ardantzabide) Beheko plazara 11.30ean abiatuta. Bertan manifestua irakurriko dute.

Arratsaldean, berriz, 18.30ean hasita Otsandreak Korrika gazte eta helduentzako kontaketa izango da Emakumeon* Etxean, Amaia Zinkunegi Zipitriaren eskutik.

Behin kontaketa amaitzean, 20.00etatik aurrera kofradian Korrika jaia ospatuko da. DJ Bullek bere karabanarekin musikaz girotuko du jaia, eta sagardotegi txiki bat izango da doan: Lizeagako barrikotea eta Inpernupe Elkarteak erretako txahal saiheskia banatuko da kofradiako plazatxoan.