Gaurtik martxan da Korrikari buruzko galdera-erantzunen jokoa

Korrikari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaurtik ostiralera bitartean. Erantzun guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta bat zozkatuko du Baleike.eus-ek. Jokoan parte hartzeko, egin klik honako lotura honetan.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Korrikari lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek euskararen aldeko egitasmoari buruzko zortzi galdera erantzun ahal izango dituzte –galdera guztiak erantzun behar dira, baina horretan igarotako denbora ez da kontuan hartuko– datozen egunetan.

Gaurko 09:00etatik ostiraleko 12:00etara arte izango da martxan galdera-erantzunen jokoa, eta galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Korrikaren bost produktu sorta zozkatuko ditu UKTk. Hain zuzen ere, Baleike.eus-ek jokoan parte hartzen duten eta erantzun denak asmatzen dituzten herritarren artean zozkatuko du sorta horietako bat.

Zenbat dakizue Korrikari buruz? Animatu eta parte hartu galdera-erantzunen jokoan, honako lotura honetan klik eginda!