Korrikako lekukoa eramango duten Zumaiako talde, elkarte eta eragileen zerrenda

Hasi da dagoeneko 22. Korrika. Amurriotik abiatu zen atzo arratsaldean eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian. Zumaiatik apirilaren 8an pasatuko da, gaueko 3:00ak aldera. 

Atzo abiatu zen euskararen aldeko martxa Amurriotik. 11 egunez jarraian, geratu gabe, bi mila kilometrotik gora egingo ditu Donostiara heldu arte. Apirilaren 10ean izango da hori. Aurretik, Urola Kosta eskualdetik igaroko da, apirilaren 8an. Aurreikuspenak betetzen badira, Zumaiatik gaurko 3:00ak aldera helduko da; arroarren eskutatik helduko da lekukoa Zumaiara, eta getariarren esku utziko dute.

Hauek dira Zumaiako talde, elkarte eta eragileek 1927. kilometroan lekukoa hartuko dutenetik egingo dituzten txandak.

1927 1 ERKIBE KULTUR ELKARTEA
1927 2 MANTZIOR KULTUR ELKARTEA ETA KOLARRE GURASO TALDEA (OIKIA)
1928 1 ZUMAIAKO TRIATLOI TALDEA
1929 1 ZUMAIENA IKASTETXEA
1930 1 ZUMAIAKO AEK
1930 2 LARRAINA EUSKARA TALDEA
1931 1 JOANITO DORRONSORO ZUMAIAKO BERTSO ESKOLA
1932 1 LUBAKI GURASO ELKARTEA ETA HERRI ESKOLA
1932 2 HERRI ESKOLA ZUMAIA (DBH, BATX)
1933 1 EH BILDU ZUMAIA
1934 1 BALEIKE
1934 2 ZUMAIAKO EMAKUMEON* ETXEA
1935 1 PULPO ESKUBALOI KLUBA
1936 1 OSTARRENA ZINE KLUBA
1936 2 ERNAI ZUMAIA
1937 1 ASTINDU ZUMAIAKO DANTZA ELKARTEA
1937 2 ERREALAREN ALDEKO ALGORRI TALDEA
1938 1 ZUMAIAKO ATHLETIC CLUB ELKARTEA (ZACE)
1938 2 GURE ESKU DAGO ZUMAIA
1939 2 ZUMAIAKO UDALA
1939 1 INPERNUPE KULTUR ELKARTEA