Haur eta nerabeen udaberriko txangoetan izena emateko azken eguna bihar da

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 31a, 13:00
Argazkia: Zirkuola Lantegia.

Haur eta nerabeei zuzendutako hiru irteera izango dira udaberriko oporretan, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatuta. Irteera bakoitza adin tarte bati zuzendu diete, eta bihar arte eman ahalko da izena, apirilak 1. Izena emandako haurren kopuruak plaza kopurua gaindituko balu, zozketa bidez banatuko lirateke plazak. 

Hona hemen irteerak: 

  • Ziortza-Bolibarren gaua pasako dute 13 eta 17 urte bitarteko nerabeek, apirilaren 19tik 20ra. Gaztegunean eman beharko dute izena, eta 15 euro ordaindu beharko dituzte.
  • LH1-3 bitarteko haurrak Basondora egingo dute egunpasa apirilaren 20an. Basondo Urdaibaien kokatuta dagoen 60.000 metro karratuko basafauna babestua da. Bertan inguruko basanimali nagusiak aurkituko dituzte haurrek: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajinetak... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile asko ere. Irteeran parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.
  • Azkenik, LH4 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeek Zirkuolara lantegira egunpasa egingo dute apirilaren 21ean. Haur eta nerabeek arte eszenikoen eta zirkoaren modalitate desberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango dute. 10 euro ordaindu beharko dira, eta Ludotekan edo Gaztelekuan eman beharko da izena.