Ezohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak bihar

Baleike 2022ko mar. 29a, 11:30

Komentuaren eraberritzea eta kale izendegiaren eguneratzea izango dira eguneko aztergaiak. 

Zumaiako udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du bihar, asteazkenarekin, 17:30ean udaletxeko pleno aretoan. Hirigintza eta euskara arloko gaiak aztertuko dituzte, Komentuaren eraberritzea eta kale izendegiaren eguneratzea, hain zuzen ere. 

Ikusi eguneko aztergaiak hemen.