2022ko ohiko batzar nagusia egin du Urolako Komunikazio Taldeak

Baleike 2022ko mar. 26a, 13:00

2021eko kontuez nahiz 2022ko ekintza planaz aritu ziren hizketan UKTko kideak atzoko ohiko batzarrean.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) atzo, ostirala, egin zuen ohiko batzar nagusia Azpeitiko Azoka Plazan. Han izan ziren kooperatibako bazkideak eta langileak, eta besteak beste, 2021. urteko kontuez nahiz 2022ko ekintza planaz nahiz aurrekontuaz aritu ziren hizketan horiek.

33 langileko kooperatiba da UKT, duela hiru urte hainbat hedabidek eratua, hala nola Uztarriak, Maxixatzenek, Baleikek, Karkarak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak.