Zozkatu ditugu 'Ganbara' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2022ko mar. 18a, 14:23

Markeliñe taldeak Ganbara izeneko antzezlana eramango du igandean Aita Mari aretoko oholtzara. Familia osoarentzako egokia den ikuskizuna 12:00etan izango da. 

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Arritxu Unanue Ibañez, Xabier Ureta Askasibar eta Nieves Alfonso Illarramendi dira. Aretoko atean izango dituzte sarrerak zain.

Antzezlan honetarako sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 4 euroan.