Errigoraren saski bana irabazi dute Naiara Zubimendik eta Maria Jesus Albizuk

baleike 2022ko mar. 18a, 09:00

Erriberako produktuekin osatutako saski bana jasoko dute bi bazkide horiek, eta Baleike jarriko da bi lagunekin harremanetan, saskia nola eskuratu azaltzeko.

Baleikek egin du Errigorako bi saskiren zozketa, eta Naiara Zubimendi eta Maria Jesus Albizu bazkideak dira horien irabazleak. Baleike jarriko da zozketaren irabazleekin harremanetan, saskia nola eskuratu adierazteko.

Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, eta oliba olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak martxoaren 30era arte iraungo du. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian).