'Ganbara' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Markeliñe konpainiak Ganbara antzezlana ekarriko du igande honetan Zumaiara. Familia osoari, haur zein helduri, zuzendutako ikuskizuna da, eta 12:00etan hasiko da Aita Mari zinean.

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak ostiral eguerdian aterako ditugu.