Dekorazio gehigarria banatu du Baleikek martxoko aldizkariarekin batera

baleike 2022ko mar. 11a, 12:50

Baleikek egunotan banatu du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jaso dute Baleikeren bazkideek.

Baleikek banatu du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jaso dute Baleikeren bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta 2022rako dekorazio joera nagusiak bildu ditu bertan.

Karkara, Maxixatzen, Uztarria eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jaso dute gehigarria beren etxeetan. Era berean, honako lotura honetan irakur dezakete herritarrek dekorazio gehigarria.