Zozkatu ditugu 'Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2022ko mar. 9a, 14:30

'Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean' antzezlana izango da Zumaian ostiralean Aita Marin, 20:00etan hasita. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu, eta zozketa egin dugu dagoeneko. 

Iñaki Zubimendiri eta Nerea Goiriari egokitu zaizkie bina sarrera. Emanaldia hasi aurretik Aita Marin bertan eskuratu ahal izango dituzte. Zorionak!

Adi egon, laster emango baitugu zozketa gehiagoren berri.