Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da bihar

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 8a, 15:00

EUDELek egindako deialdia jarraituta, Zumaiako Udalak bihar eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean elkartzera deitu ditu herritarrak.

Eudel Euskal Autonomia Erkidegoko udalen elkarteak Ukrainako herriarekin elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak deitu ditu. Hala, bihar egingo da kontzentrazioa Zumaian, udalak deituta. 12:00etan izango da, udaletxe aurrean. Zumaiako Udalak eta herritarrek Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adieraztea da ekintza honen asmoa.