'Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 7a, 11:19

Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean antzezlana izango da Zumaian datorren ostiralean, hilaren 11n (Aita Marin, 20:00etan hasita). Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketa honetan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Hartu parte, eta zorte on!

Sinopsia

Emakumeak doluan, etxean giltzapetuta. Maitasunari eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu. Martiriok, familia osoaren aurrean salatu eta gaitzetsi egiten du Adela ahizpa txikiaren ausardia, García Lorcaren La casa de Bernarda Alba obran. Klasiko honen egokitzapena gaur egun hilda dauden bi emakume hauen ikuspegitik helduko zaigu.