Iluntzera arte zabalik da stock azoka Erribera kalean

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 5a, 14:07

Karpa nahiz toldoen laguntzarekin, Erribera kaleko saltokiek kalera atera dituzte beren produktuak, stock azoka egiteko goizean hasi eta 20:00ak arte. Herritarrak ari dira beherapenak aprobetxatzen, aterkipean izan arren.

Eguerdi partean umeentzako buruhandi tailerra egitekoak ziren, baina eguraldi txarra dela eta atzeratu egin dute. Egitarauaren arabera, 17:30ean ipuin kontalaria egongo da stock azokaren gunean.