Babestutako edukia

Otezuri zentroaren garbiketarako sei langile kontratatzeko hautaketa prozesua hasi du Matiak

baleike 2022ko ots. 23a, 16:57

Martxoaren 3a izango da izena emateko azken eguna.

Otezuri zentroan garbiketarako sei langile kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Matiak, eta, horretarako, barne zein kanpo hautaketa prozesuari ekingo diola adierazi du fundazioak. Martxoaren 3ra arte izango da sei lanpostuetarako izena emateko epea, eta interesatuek Otezuri zentroan utzi beharko dute Curriculuma, edota otezuri.harrera@matiafundazioa.eus posta elektronikora idatzi. Eskaintzaren sei lanpostuek honako baldintza hauek izango dituzte:

  • % 75-ko lanaldia ( %60 finkoa + %15 prestasuna).
  • Ordutegiak goizeko eta arratsaldeko txandetan izan daitezke.
  • Prozesuan, garbiketa lanetan esperientzia baloratuko da.
  • Lanpostura aurkezten direnen bizitokia Urola Kostan egotea baloratuko da.