Zozkatu ditugu 'Lubaki lainotsua' antzezlanerako sarrerak

Lubaki lainotsua antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, hilaren 18an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketako saridunak Jone Telleria Arrieta, Kontxi Aizpurua Etxaniz eta Nekane Lizarralde izan dira. Zorionak. Sarrerak aretoko sarreran izango dituzte zain.