'Lubaki lainotsua' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2022ko ots. 14a, 12:00

Atx Teatroa antzerki konpainiaren Lubaki lainotsua antzezlana izango da datorren ostiralean, hilaren 18an, Zumaiako Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia

Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere... badirudi dena bare-bare dagoela. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko daen gutuna ailegatzen zaio postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko ditu, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazioak...

Belaunaldien arteko talka. Zahar eta berriaren arteko komunikazioa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizio naturalearen aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.