Zozkatu ditugu 'Eresia' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2022ko ots. 10a, 11:15

Geuretik sortua programaren barruan ekoiztutako Eresia, lurra arin bekizu ama ikuskizuna izango da bihar Aita Mari aretoan, 20:00etan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Eresia, lurra arin bekizu ama ikuskizuna taularatuko du Oier Zuñiga iruindarrak, Eneko Gil dantzaria eta Belen Cruz aktorea lagun. 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak salgai daude turismo bulegoan.

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak hauek izan dira: Ixabel Dorronsoro Gaztañaga, Ana Egaña Arruti eta Belen Uranga Arakistain.