'Eresia' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2022ko ots. 9a, 08:00

Oier Zuñigaren Eresia. Lurra arin bekizu, ama antzezlana izango da datorren ostiralean, hilaren 11n, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Geuretik sortua ekimenaren barruan egindako sorkuntza egonalditik egindako kreazioa da. Doluari buruzko gogoeta da Eresia, lurra arin bekizu ama ikuskizuna. Oier Zuñiga iruindarrak sortu du Eneko Gil dantzariarekin eta Belen Cruz aktorearekin batera.

Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on.