Maleta ibiltariak, eskuz esku

Baleike 2022ko ots. 8a, 16:00

Oikiako Eskolako ikasleek familia artean gozatzeko elementuz beteriko maletak eskuz esku ibiliko dituzte kurtso amaierara arte. 

Oikiako Eskolak proiektu berria jarri du abian. Eskolako gela bakoitzean –hiru dituzte, Haur Hezkuntzako bat eta Lehen Hezkuntzako bi– maleta ibiltari bana eskuz esku ibiliko da kurtso amaierara arte. 

Maleta duenak soilik jakingo du zer material duen barruan, bi astez txandaka etxera eramango baitute ikasleek, eta sekretuan gorde beharko baitute bertan deskubritutakoa. Askotariko elementuak aurkituko dituzte: jolasak, liburuak, musika... Maleta bakoitzak koaderno bana ere badarama barnean, ikasle bakoitzaren inpresioak biltzeko. Jasotako iritzi horiekin erakusketa bat egingo dute kurtsoaren bukaeran.