'Kantu kantari 2: mendian ibiltari' haur ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2022ko ots. 1a, 16:00

Bihar eguerdira bitarte parte hartu daiteke zozketan. Emanaldia igandean izango da, 12:00etan Aita Mariko zine aretoan.

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, tartean, asteroko zozketak. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, igandean Aita Marin izango den Kantu kantari 2: mendian ibiltari haur ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Hemen parte hartu daiteke, bihar eguerdira bitarte.

Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz goza­tzeko aukera eskaintzen du Laenananaranja konpainiaren lan honek. Ikuskizunak oroimenean ditugun abestiak biltzen ditu beste erritmo desberdinetara eramanez. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.