Beheko Plaza elkarteak urteko batzar orokorra egingo du otsailaren 17an

Maria Maya Manterola 2022ko urt. 28a, 09:00

Beheko Plaza elkarteak 2022ko ohiko batzar orokorraren deialdia egin du. Otsailaren 17an izango da, Hogarreko bigarren solairuan. Lehen deialdia 17:30erako jarri dute; bigarrena, 18:00etarako. 

Honakoa izango da gai zerrenda:

1.- Lehendakariaren agurra.
2.- Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartzea bidezko bada.
3.- Diruzaintzako txostena.
4.- Idazkaritzaren txostena.
5.- 2022rako jardueren proposamena.
6.- Galderak eta eskariak.