Oraindik ere eskura daitezke 'Album' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2022ko urt. 27a, 15:30

Sarrerak turismo bulegoan eskuratu daitezke. Fromol Laborategiak gazteen kezken, kontraesanen eta galderen inguruan ondu du obra.

Intza Alkain eta Mikel Ibarguren aktoreek Album antzezlana eskainiko dute bihar, ostirala, Aita Mariko zine aretoan, 20:00etan. Formol Laborategiko kideek belaunaldi baten minak, kezkak eta galderak abiapuntu hartuta sortu dute obra, belaunaldi horren "erretratua" eginez. 

Sarrerak eskura daitezke oraindik ere. Turismo bulegoan daude salgai 6 euroren truke; 4 euroan gazte txartelarekin.