Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean parte hartu du Zumaiena Ikastetxeak

Baleike 2022ko urt. 26a, 19:32

Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak lurraldeko bost ikastetxeko elkarti ditu beraien proiektu pedagogiko berdeak aurkezteko helburuarekin. Zumaiena Ikastetxea izan da bost horietako bat.

Iaz, Gipuzkoako hamazazpi proiektu lagundu dituen Aldundiak, eta horien erakusgarri izan da gaurko topaketa. Azken urteotan bideratu duten 2030 Baso Magikoa egitasmoa aurkeztu du Zumaienak gaurko ekitaldi honetan. Protagonismoa ikasleei eman nahi izan diete, eta beraiek arduratu dira proiektua aurkezteaz. LH6 eta DBH4-ko lau ikaslek aurkeztu dute proiektua.