Urteko batzar orokorra egingo du igandean Aita Mari elkarteak

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 26a, 07:55

Aita Mari arraun elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du igande honetan, urtarrilaren 30ean, goizeko 10:00etan, Zumaiena ikastetxeko aretoan. 

Gai-zerrenda honakoa izango da:

  • Aurreko aktaren onarpena eta 2020. urteko kontuen onarpena.
  • Egoera ekonomikoa 2021. urtean.
  • Bazkideen mugimenduak.
  • Estatutuen aldaketa onarpena (19. artikuluan 'o' atala gehitzea, eta 21. artikuluan 'd' atala).
  • Funtzionamendu arauak.
  • Beste batzuk, proposamenak.