'El amor en su lugar' filma botako dute osteguneko zineforum saioan

Baleike 2022ko urt. 25a, 16:00

Ostarrena Zine Klubak Rodrigo Cortes zuzendari espainiarraren azken filma hautatu du osteguneko saiorako. Aita Mariko zine aretoan botako dute, 19:00etan.

1942ko urtarrilean, Polonia osoko 400.000 judutarrek urtebete baino gehiago daramate naziek ghetto estu batean gordeta, hiriaren erdian. Harresitik kanpo, bizitzak aurrera jarraitzen du. Barruan, bizirik irauteko borrokatzen dira hango biztanleak. Hala ere, adreiluzko horma handiak ez du geldiarazten aktore juduen talde baten sorrera. Neguko gau izoztu batean, komedia musikala interpretatuko dute Fémina antzokian. Ikusleek barre egiten dute eta hunkitu egiten dira maitasun-istorio baten aurrean, une batez beren egoera zaila ahaztuta.