Peru Nolaskoain: "Proiektu polita eskatzen nuen, leku aproposa da hau''

Baleike 2022ko urt. 24a, 19:27

Peru Nolaskoain futbolari zumaiarrak S.D. Amorebietan jokatuko du denboraldi amaierara arte, Athleticek utzita. Zornotzako taldeak gaur aurkeztu du jokalaria. 

Erdilari zumaiarra urte hasieran itzuli zen futbol zelaietara ia urte eta erdiko lesio larri baten ondoren. Ordutik, talde zuri-gorriarekin berriro berdegunea zapaldu du, minutu gutxi batzuetan izan bada ere. 

Berriro forman jartzeko minutuak behar dituela eta, Espainiako Bigarren Mailan dagoen Amorebietan jokatuko du Nolaskoainek denboraldi amaierara arte. Athleticek pasa den ostiralean eman zuen honen berri, eta gaur Zornotzako taldea izan da jokalari berria aurkeztu duena. 

Zumaiarrak azaldu duenez, bazituen gogoak protagonista sentitzeko talde batean, eta, zentzu horretan, Amorebietak proiektu polita duela. "Proiektu polit bat eskatzen nuen berriro ilusioa hartzeko, futbola berriro gertutik sentitzeko, eta leku aproposa da. Giro oso ona dago taldean, eta horrekin hasten da ekipoa eraikitzen. Orain entrenatzeko ordua da, lan asko egiteko eta partidak ateratzeko.