Zabaldu dute izen ematea XXXVII. Herri Lasterketarako

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 24a, 15:26

Otsailaren 19an korrituko da Zumaiako XXXVII. Herri Lasterketa. Izen-ematea zabalik dagoen jada kronoak.com webgunean. 

Korrikalariz beteko dira herriko kalean otsailaren 19ko arratsaldean. Aurrebenjaminetatik hasi eta beteranoak arte, adin askotako kirolariek izango dute XVII. Herri Lasterketan parte hartzeko aukera. 

15:45ean hasiko dira lehen korrika saioak. Helduen saioak, baina, 17:00etan hasiko dira. Hauek dira larunbat arratsaldean izango diren lasterketak:

  • 15:45. Kimuak (LH 5-6): 1.050 metro.
  • 16:10. Infantilak eta kadeteak (DBH 1-4): 2.100 metro.
  • 16:30. Aurrebenjaminak eta benjaminak (LH 1-4): 300 metro.
  • 17:00. Helduen lasterketa luzea (gazteak, seniorrak eta beteranoak): 10.200 metro.
  • 17:02. Ipar martxa: 5.100 metro.
  • 17:10. Helduen lasterketa laburra (gazteak, seniorrak eta beteranoak): 5.100 metro. 

Ibilbidea azken urteotako berbera izango dela azaldu du antolakuntzak, azken uneko ezustekorik ez bada, behintzat. 

Izenak dagoeneko eman daitezke kronoak.com atarian. Lasterketa luzea egitea aukeratzen dutenek 13 euro ordainduko dituzte; laburraren kasuan –ipar martxa barne– 11 euro. Izenak emateko epea otsailaren 17an itxiko da.