'Jai Alai azken hegaldia' dokumentalaren bigarren atala emango du gaur ETBk

Baleike 2022ko urt. 24a, 14:00

'Jai Alai azken hegaldia' dokumentalaren bigarren atala ikusteko aukera izango da gaur, 22:30etik aurrera, Euskal Telebistaren lehen katean. Gaurko ataleko protagonistetako bat Iñaki Osa Goikoetxea izango da. 

Zesta-puntak gaur egun bizi duen egoeraren berri eman nahi du Oier Plazak zuzendutako dokumental honek. Lehen atala Estatu Batuetan kokatu bazen, bigarren hau Euskal Herrian dago grabatuta: pilotariak zesta-puntaren jaioterrira itzuli dira, eta kirol honek Euskal Herrian izan dezakeen etorkizunaz hausnartuko dute.

Hemen ikus daiteke trailerra: