David de Llodiok irabazi du Distiraren urtarrileko lehiaketa

Iaz egin bezala, bazkideen arteko lehiaketa abiatu du 2021-2022 kurtso honetan Zumaiako Distira argazki elkarteak. Hilero izango dituzte lehiaketak, gai jakin baten inguruan. Urtarrilean gaueko argazki hiritarra izan dute gaia. 

Gai jakin baten inguruan beraien trebetasuna erakutsi behar dute Distirako kide diren argazkilariek. Gaueko argazkiak izateaz gain, urtarrilekoa giro hiritar batean ateratakoak izan behar zuten. Guztira, hamahiru argazkilarik hartu dute parte, 24 argazkirekin. Epaimahaikideen ustetan, David de Llodiok ateratako lana izan da lehiaketara aurkeztutako onena. Bigarren saria Eva Francok eskuratu du, eta hirugarrena Sonia Alvarezek. 

Bideo honetan ikus daitezke lan sarituak, eta lehiaketara aurkeztutako beste lanak ere.