Maddi Iraola bitan igo da podiumera Astunen

Baleike 2022ko urt. 24a, 10:14

VII. Cesva eski saria jokatu da asteburu honetan Astungo eski-estazioan. Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarra bitan igo da podiumera.

Eslalom proba jokatu zen larunbatean, eta hirugarren egin zuen zumaiar gazteak. Igandean, aldiz, eslalom erraldoiaren txanda izan zen, eta meritu handiko bigarren postua lortu zuen Iraolak. Proba honetako bigarren txandan denborarik onena ere egin zuen. Lehen urteko eskiatzailea da Maddi, eta emaitza bikainak ari da lortzen.