'Trash' animaziozko filma izango da gaur ikusgai aita Marin

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 23a, 11:30

Al-One Production etxeak ekoitzi eta Francesco Dafano eta Luca Della Grottak zuzendutako animaziozko filma da Trash, gaur arratsaldean, 16:30etik aurrera Aita Marin ikusgai izango dena.

Slim puskatutako kartoi kaxa bat da, eta azokan bizi da bere adiskide Bubbles kola-freskagarriarekin eta beste lagun batzuekin. Bizirauteko modu bakarra ezagutzen dute: dena xurgatzen duten garbiketa-makinei iskin egitea. Slimek beltz ikusten du etorkizuna, eta ez du ezertan sinesten, ezta piramide magikoaren kondairan ere. Iritziz aldatuko ote du?

Sarrerak Aita Marin bertan izango dira salgai emanaldia hasi baino lehen.