Infantil neskak lehenak eta bigarrenak izan dira batelen bigarren jardunaldian

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 22a, 16:00

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren hitzordua izan dute gaur goizean Pasai San Pedron, hainbat mailatan banatuta. Zumaiako Telmo Deun klubak sei ontzi uretaratu ditu, eta saio oso polita osatu dute guztiek ere. Gainera, infantil nesketan lehen eta bigarren postuak lortu dituzte.

Bestalde, jubenil mutilak hirugarren sailkatu dira, kadete mutilak seigarren eta infantil mutilak zazpigarren.