Urola Kostako GKSk batzar irekia eta kontzertuak antolatu ditu gaur arratsalderako Torreberrin

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 22a, 12:30

Urtarrilaren 29an Bilbon egingo duten manifestazioaren harira antolatu dituzte gaurko ekintzak. Hara joateko autobusa ere antolatu dute, eta dagoeneko eskuragai daude txartelak.

Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu lelopean, urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean manifestazio nazionalak egingo dituzte GKSk deituta, eta girotze aldera, Urola Kostako GKSk batzar irekia eta kontzertuak antolatu ditu gaurko Zumaian. 19:00etan Torreberri gaztetxean egingo dute batzarra, eta 21:00etan, han bertan, kontzertu bana emango dute Katarsia eta Ukabil musika tadeek. Hiru euro balioko du sarrerak.   

Horrez gain, autobusa ere antolatu dute datorren larunbatean Bilboko mobilizaziora joateko. Zumaian, Nikol tabernan eros daitezke txartelak, bost euroren truke. Autobuserako izena ematen dutenek, datorren larunbatean 16:15erako Patxita Etxezarreta parera azaldu beharko dute, han egingo baitu zumaiarrak jasotzeko geldialdia. Itzulera manifestazioa bukatu eta segidan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.