Peru Nolaskoainek Amorebietan jokatuko du denboraldi amaierara arte

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 21a, 12:21

Jokalari zumaiarra Zornotzako taldearekin arituko da 2021-2022 denboraldi amaierara arte, Ahleticek utzita.

Athleticek eta SD Amorebietak sinatutako akordioari esker, Peru Nolaskoain erdilari zuri-gorria Zornotzako taldean arituko da utzita. Gaur bertan hasiko da zumaiarra Espainiako Bigarren Mailan dagoen taldearekin lanean, mediku-azterketa gainditu ondoren. 

Printzipioz, ekainaren 30era arte izango da zumaiarra Amorebietako jokalari. Denboraldia amaitzean, Athleticera itzuliko da Nolaskoain. 2024ko ekainaren 30era arte du kontratua zumaiarrak talde zuri-gorriarekin. 

Peruk denboraldi honetako hiru partidatan hartu du parte, azkena bart FC Bartzelonaren aurka, urte eta erdi baino gehiago zelaietatik kanpo egon ondoren.