'Cerca de ti' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 21a, 15:30

'Cerca de ti' film britainiarra ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. 19:30ean hasiko da saioa. 

Sinopsia

John 34 urteko leiho-garbitzailea da, eta Michael semea (lau urteko mutikoa) hezten aritzen da. Jaio eta berehala utzi zuen amak semea. Biek bizitza sinplea dute, eguneroko erritualen bidez egina, pitzadurarik gabeko maitasun-harreman batean. Zoritxarrez, hilabete batzuk besterik ez zaizkio geratzen Johni. Familiarik ez duenez, geratzen zaizkion egunetan Michael adoptatuko duen familia berri baten bila hastea erabaki du, semea salbatzeko, bizitzaren errealitate beldurgarria aurkitzeko.