Kluben arteko borrokaldia izango dute bihar Zumaia Cuban Boxingeko boxeolariek

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 21a, 10:27

Kluben arteko boxeo borrokaldia izango da bihar, larunbata, goizeko 11:30etik aurrera, Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxing klubeko lau boxeolari igoko dira ringera. 

Urteko lehen borrokaldia izango da biharkoa, eta Ruben Arredondok zuzentzen duen klubak sei boxeolari prestatu ditu borrokaldi hauetan aritzeko: Mady (60 kilo), Maikol (63 kilo), Jaio (67 kilo), Eliezer (71 kilo), Joanes (75 kilo) eta Lorentxo (71 kilo). 

Horietatik hiru arituko dira larunbatean egingo den borrokaldian: Mady, Joanes, Lorentxo eta Maikol.

Datorren ostiralean, 19:00etan, kluben arteko bigarren borrokaldi bat izango da, Donostian baita ere, eta klubeko beste bi boxeolari igoko dira ringera.