Granadarako eta Irlandarako bidaiak prestatu ditu Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 20a, 12:54
Alhambra, Granadan. Argazkia: Juan Luis Romatet

Zumaiako Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko lehen seihilabetetarako bidaien eskaintza aurkeztu du. 

Urteko lehen sei hilabetetarako astebeteko bi bidaia antolatu ditu: martxoaren 21ean Granadara joango dira, eta ekainaren 11n Irlandara.

Bi bidaia horietako batean interesa duten bazkideek lehenbailehen joan behar dute Beheko Plazak gizarte zentroan duen bulegora.