Otsailaren 26an martxan jarriko da afizionatuen mailako txirrindularitza denboraldia. Egun horretan, gizonezkoen Abiatzen torneoa jokatuko da, Zumaian, Hego Euskal Herrian jokatuko den errepideko lehen karrera.
Jubenilek eta kadeteek, berriz, egun bat geroago izango dituzte denboraldiko lehen lasterketak: jubenilek Eibarren ekingo diote errepideko txirrindularitza denboraldiari, eta kadeteek egun berean Donostian.