Zumaiak hamahiru biztanle gehitu ditu urtebetean

Baleike 2022ko urt. 18a, 12:39

[EGUNERATUTA] INE Espainiako Estatistika Erakundeak eman du herriz herriko datuen berri. 2021. urtea 10.124 bizilagunekin bukatu du Zumaian, 2020a baino hamahiru biztanle gehiagorekin.

INE Espainiako Estatistika Erakundeak biztanleriaren inguruko datuak berritu ditu, eta horien arabera, urtebetean 70 biztanle irabazi ditu Urola Kosta eskualdeak. Zehazki, 2020aren bukaeran 76.406 lagun bizi ziren eskualdean, eta 2021aren bukaeran, 76.475.

Zumaiari dagokionez, 2020. urte amaierarekin alderatuta hamahiru bizilagun gehiago ditu: 10.111 bizilagun zituen 2020. urte amaieran, eta 10.124 biztanle izan dira 2021. urte amaieran. 

Herriz herriko datuei erreparatuta, ez dago biztanleria irabazteko joera orokorra dela esaterik, sei herritan kopuruak haztera egin duen arren, beste lautan murriztera egin baitu. Biztanleria irabazi dute Aiak, Aizarnazabalek, Azkoitiak, Azpeitiak, Oriok eta Zumaiak; galdu egin dute Beizamak, Getariak, Zarautzek eta Zestoak; eta Errezilen lehengo kopuru berari eutsi diote.

Urtebetean biztanle kopuruan igoerarik handiena izan duen herria Azpeitia da. 2020an 15.106 zituen, eta orain 85 gehiago, 15.191 hain zuzen. Kontrara, Zarautz da urtebetean galerarik handiena izan duen eskualdeko herria: 23.271 biztanle ditu, duela urtebete baino 89 gutxiago.

Hona hemen herriz herriko datuak:

Oharra: eguerdian emandako informazioa okerrekoa zen. Urtea hamahiru bizilagun gutxiagokin bukatu zela esaten zen. Justu kontrakoa da: hamahiru herritar gehiago ditu Zumaiak 2021. urte amaieran. Barkatu endreduak.