Maila onean jarraitzen dute Zumaiakoren taldeek

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 18a, 15:00

Urte berriarekin batera maila bikainarekin jarraitzen dute Zumaiako Futbol Taldeko ekipoek. Igoera faseetan murgilduta batzuk, goiko postuetan ia gehienak.

Partidarik galdu gabe jarraitzen du Gorengoen mailako gizonekoen taldeak. Denboraldia hasi zenetik hamasei partida jokatu ditu, eta horietatik hamalau irabazi eta bi berdindu ditu. Azkeneko jardunaldian husna berdindu du Tolosaren aurkako partidan, etxetik kanpo. Emaitza hauei esker, kategoriako bigarren multzoko lider da Zumaiako, 44 punturekin. Orioko da multzoko bigarrena, 32 punturekin, zumaiarrengandik hamabi puntura. Roteta eta Lagun Onak dira kategoria horretako beste bi multzoetako buruak, eta biek ere zumaiarrek baino puntu gutxiago dituzte: 34 Rotetak eta 38 Lagun Onakek. Lau jardunaldi falta dira lehen fasea amaitzeko.

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailan, Zumaiako sailkapenaren erdian dago, zazpigarren postuan, 24 punturekin. Azken jardunaldia ez da ona izan gorrientzako, azken postuetan dagoen Urnietarekin 1-2 galdu zuelako etxean.

Gizonezkoen lehen mailako erregionaleko taldea igoera fasea ari da jokatzen, eta une honetan hirugarren da bere multzoko sailkapenean, 4 punturekin. Azken jardunaldian bana egin zuen Landetxarekin. Lehen jubenil mailako taldea ere igoera fasea ari da jokatzen. Sailkapeneko buruan da, 6 punturekin, San Marcialekin eta Tolosarekin batera. Azken jardunaldian 2-3 irabazi zion Martuteneri.

Ohorezko kadete mailako taldea ere bere multzoko buruan da. Hirugarren multzoko liderra da Zumaiako, 30 punturekin. Atzetik ditu Lagun Onak, 29 punturekin, eta Anaitasuna eta Amaikak Bat, 27. Atsedena izan zuen azken jardunaldian. Lehen mailako kadeteak, berriz, igoera fasea ari dira jokatzen, eta seigarren dira, 3 punturekin, partida bat irabazi eta bestea galdu ondoren. Azken jardunaldian 3-2 irabazi zion Astigarragako Mundarrori. Emakumezkoen kadete mailako taldea txapelketarako fasean murgilduta dago, eta laugarren da sailkapenean Antiguoko, Intxaurdi eta Aloña Mendirekin 3 puntura begiratuta.