Urteko lehen seihilabeterako eskaintza prestatu du Zumaiako Emakumeon* Etxeak

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 17a, 10:53
Aurrean ezkerretik eskubira, Arantza Isasti, Arantza Iglesias eta Luna Carvajal; Atzean, ezkerritik eskubira, Aratz Zearreta, Ivonne Robles eta Idoia Zabala

Gaur bertan hasiko da ekainera bitartean Zumaiako Emakumeon* Etxean eskainiko den ekitaldi sorta. Jabetze Eskolako ikastaroak, elkarguneak, askotariko ekintzak eta ahokularitzak jasotzen dira bertan.

"Ikastea; sareak sortzea; aholkularitza jasotzea; indarkeria matxistarik gabeko elkarbizitza sustatzea; emakumeon* ahalduntzea eta partaidetza lantzea; eta ikuspegi feministatik eztabaida, gogoeta eta aldaketa piztea”, dira egitarau honekin bete nahi duten helburuak. 

Ikastaro zein tailerren inguruko informazio gehiago edota aholkularitza jasotzeko, Emakumeon* Etxera bertara gerturatu daiteke, zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzi edo  633 43 27 62 deitu edo WhatsAppeko mezua idatzi.  Ordutegia: astelehen eta ostiraletan, 9:30etik 12:30era eta astearte, asteazken eta ostiraletan 17:00etik 20:30era.

Ikastaroak

  • Emakume basatiak, Maider Gastesi Mendizabalekin. Euskaraz. Urtarrilaren17tik otsailaren 21era, astelehenero, 10:00etik 11:30era. Guztira, 6 saio izango dira.
  • Abdominalak egin arriskurik gabe, Eneritz Gallastegiren eskutik. Elebiduna. Urtarrilaren17tik otsailaren 21era, astelehenero, 18:00etik 19:00ra. Guztira, 6 saio izango dira.
  • Menopausia igarotzen ari diren emakumeei zuzendurik bereziki: Abdominalak egin arriskurik gabe, Eneritz Gallastegiren eskutik. Elebiduna. Martxoaren 7tik apirilaren 4ra, astelehenero, 18:00etik 19:00ra. Guztira, 5 saio izango dira.
  • Komunikatu, jabetu, Aran Erasunekin. Euskaraz.Otsailaren 2tik martxoaren 9ra, asteazkenero, 17:30etik 19:30etara. 6 saio izango dira.
  • Mindfulness: baretasuna berreskuratuz mundo frenetiko batean, Clara Wolframekin. Euskaraz. Urtarrilaren 17tik apirilaren 4ra, astelehenero, 14:30etatik 16:00etara.
  • Lodiaktibismoa, Mijo Lizarzabururen eskutik. Euskaraz. Otsailaren 3an, 18:00etan.
  • Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa, Idoia Zabalaren eskutik. Euskaraz. Otsailaren 10ean, 24ean eta martxoaren 10ean eta 24ean. Ostegunak, 18:00etan. 4 saio.
  • ¡Que el edadismo no borre nuestros sueños!, Kontxi Lopezen eskutik. Gaztelaniaz. Martxoaren 16tik apirilaren 6ra. Asteazkenetan 17:30etatik 19:30etara.
  • Zuk aukeratutako norabiderantz mugimenduan jartzeko aukera, Oihana Meaberen eskutik. Euskaraz. Martxoaren 7tik 28ra. Astelehenero, 9:30etatik 12:30etara. Guztira, 4 saio.
  • Maitasun erromantikoa, Josune Muñozekin. Euskaraz. Otsailaren 1ean, 18:00etan.
  • Claves para construir un feminismo antirracista, Luciana Alfaroren eskutik. Gaztelaniaz. Otsailak 26, 10:00etik 13:00era.
  • Sorkuntza tailerra, Maddi Urangarekin. Otsailak 12 eta maiatzak 14. Larunbatak, 10:00etik 13:00etara.
  • Clases de danza con el sistema rioabierto, Maite Garañorekin. Martxoak 5 eta maiatzak 8. Larunbata eta igandea, 10:30etatik 13:00etara.
  • Txalaparta ikastaroa, Nagore Etxaberen eskutik. Maiatzak 6, 13, 20 eta 27 (4 saio). Ostiraletan, 18:00etan.

Elkarguneak

  • Banan Coffee. Ama bananduentzako saioak, hamabostean behin, ostegunetan 19:00etan.
  • Pala taldea, asteartero, Sagarbideko Frontoian, 18:00etan.
  • Noka mintzalagun taldea, ostiraletan (hamabostean behin), 18:00etan.

*Elkargunetara joateko beharrezkoa da aurrez izena emanda egotea.

Agenda

  • Bizitza eta ametsak, oztopoen gainetik daudenean: transexualitatea eta trantsizioa helduaroan, Idoia Zabalaren eskutik. Euskaraz. Urtarrilaren 20an, 18:00etan.
  • Bazkide asanblea, urtarrilaren 28an, 18:00etan.
  • Danza oriental, Arantza Isastiren eskutik. Gaztelaniaz. Urtarrilaren 29an, 16:00etan.
  • Martxoaren 8a antolatzeko asanblea irekia, otsailaren 5ean, 11:00etan.
  • Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileak. Euskaraz. Martxoak 3, 19:00etan.
  • Lilatoia, martxoak 6an. Lilatoiaren baitan solasaldiak egingo dira Ainhoa Azurmendirekin. Otsailaren 17an, 19:00etan.
  • Otsandreak korrika, Amaia Zinkunegiren eskutik. Euskaraz. Apirilak 7, 19:00etan.
  • Bazkideen asanblada, maiatzak 7, 11:00etan.

Aholkularitzak

  • Arreta eta bideraketa Informazioa, orientabidea eta harrera, eta Emakumeon* Etxeko baliabideetara edo bestelakoetara bideratzea.
  • Ordenagailu eta internet zerbitzua. Astean zehar etxearen ordutegian. Doako erabilera.
  • Autozaintza taldea. Indarkeria matxista jasan duten emakumeentzat taldeko saioak gaian aditua den profesional batek bideratuta.
  • Bidelagun zerbitzua. Informazio eta orientazio zerbitzua, psikologikoa eta judiziala.
  • Etxeko langileentzako aholkularitza, Malen Etxearen eskutik. Aholkularitza atzerritartasun eta nazionalitate izapideetan. Emakume* langileen eskubideak eta bermeak. Whatsapp: 653 729 117. asesoria.juridica@malenetxea.org
  • Ikasketen homologazioa, Bidez bideren eskutik (“Iguálate” programa). Atzerrian egindako ikasketen tituluak baliokidetzeko aholkularitza eta laguntza.
  • Edoskitze aholkularitza, Oihana Aizpuruaren eskutik.
  • Sexu aholkularitza, Aholkusexen eskutik.

*Aholkularitza zerbitzuak eskatzeko jarri Etxeko harremanetan.