Bideoa: Zumaiako X. Txakurkrosa

Urtzi Oteiza 2022ko urt. 16a, 20:00

Irudi ederrak utzi ditu aurtengoan ere korrikalariek beren zakurrekin egiten duten korrika probak. Aitzuri kaletik atera eta Basusta aldeko zelaietan ibili dira zortzi kilometro inguruko ibilbidea osatzen, eta amaitutakoan umeek ere aukera izan dute zirkuitu txiki batean lasterka egiteko zakurrak lagun zituztela.