Txukun hasi dute 2022ko Gipuzkoako Batel Liga Telmo Deuneko neska-mutilek

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 16a, 17:00
Argazkia: Gipuzkoako Arraun Federazioa.

Gaur eguerdian abiatu da Donostian, Urumea ibaian, batel denboraldia. Zumaiak hamar ontzi osatu ditu ligarako, eta gaur zortzi ontzi bertaratu dira. Garaipenarekin etxeratu dira infantil neskak, eta lan ona egin dute gainerakoek ere.

Gaur eguerdian abiatu da Donostian, Urumea ibaian, 2022ko Gipuzkoako Batel Liga, eta bertan izan dira Telmo Deuneko zortzi ontzi –guztira hamar talde osatu ditu ligarako Zumaiak–. Lan ona egin dute guztiek, eta garaipena erdietsi du infantil nesken A taldeak –bigarren egin du, gainera, B taldeak–.

Jubenil mutilak ere aurrealdean ibili dira, eta hirugarren helmugaratu dira. Promesa mutilak eta neskak ere fin ibili dira, bosgarren tokiak eskuratuz; zazpigarren egin dute, berriz, infantil mutilek.

Promesa nesken B taldeak, aldiz, ezin izan du estropada puntuagarria burutu.

Laster etxean egokituko da bateletako estropada jokatzea; otsailaren 12an, hain zuzen, bosgarren jardunaldia. Zarautzen eta Getarian ere izango dira batelak, biak martxoan.

SAILKAPENAK. Ikusi hemen aurreneko jardunaldiko emaitza guztiak.